Mapa interaktiboa
Ikusi Nafarroaren kokapen mapa
Erribera leku irekia eta lautada da. Eguzkia eta baratze oparoa, Errege Bardeako lurrak ez bezala, ia basamortukoak direnak. UNESCOk Biosferako Natur Erreserba izendatu du Errege Bardea.
Baina toki horren idortasunak ez du batere zerikusirik bertako jendearen izaerarekin. Izan ere, jendea alai eta kanporakoia da, eta hori ageri-agerikoa da ospatzen diren tradizio eta festetan.
Aspalditik datorkio eskualde horri kultura anitzeko izaera. Izan ere, Tuterak, Erriberako hiriburuak, arabiar, judutar eta kristauen arteko bizikidetza ekartzen digu gogora. Kaleak eta eraikinak (Andre Maria katedral ederra, esate baterako, antzinako meskita baten gainean eraikia dago) horren lekuko izan dira. Hortik hurbil Corella dago, beste toki esanguratsu bat, Barroko nafarrarena, oraingo honetan.