Antolatu bidaia

Zaraitzu

Ibarrak

Eguraldia

Ezcároz
Zaraitzu ibarra Nafarroako Pirinioen erdi-erdian dago. Ikuspegi askotako irudia eskaintzen du. Arkitektura zainduko herri txikiak joaten dira Zaraitzu ibaian gora, ibarreko herri pintoreskoena den Otsagabiaraino iritsi arte.

Gailur altuak Iratiko oihanaren gainetik azaltzen dira. Oihanak kolore bezainbeste sentsazio eskaintzen ditu urtaro bakoitzean. Hamaika bidexka, haietan galtzeko, eta antzina-antzinako tradizioak, zaraitzuarrek ondo zaindu dituztenak. Horiexek ibarrak eskaintzen duenaren bi adibide, ibar osoa patxadan ibiltzeko gonbita luzatzen dutenak.Otsagabiaraino iritsi arte.

Gailur altuak

Zaraitzu ibarra Nafarroako ipar-ekialdean dago. Ibarrak pinu gorriek eta pagoek osatutako baso zabalak zein bion arteko trantsizioa markatzen duten harizti batzuk biltzen ditu. Klima azpi-mediterranearraren eta azpi-atlantiarraren artekoa da, eta horrek kontraste handiak dakartza tenperaturetan eta prezipitazioetan.

Zaraitzu ibarreko herriak

Zaraitzu ibaiaren inguruan sortutako herriek honako arkitektura erakusten dute: harri eta egurrezko etxe armarridunak, bi edo lau isurkiko teilatuak dituztenak, taila laukoak eta zorroz-zorrotzak, elurra bertan ez pausatzeko.

Otsagabia Nafarroako Pirinioetako herri pintoresko eta tipikoenetako bat da. Zatoia eta Anduña ibaiek bat egiten duten tokian kokatzen da. Multzo osoak ematen dio xarma herriari, gehien bat: erdi aroko zubia, kale estu harriztatuak, ibaiaren bi aldeetan dauden etxe zainduak eta gotorleku-eliza hunkigarria, San Joanen erretaula errenazentista interesgarria gortzen duena barruan.

Otsagabiatik abiatuta, eta Zatoia ibaiari jarraiki, toki errepide batek Abodi mendira eramango zaitu. Abodi mendilerroak 20 kilometro ditu luze eta 1.500 metroko altuera du, batez bete. Bidearen amaieran, Elurretako Ama Birjinaren ermita duzu zain, Iratiko oihanaren bihotz-bihotzean. Pagadi eta izeidi zabal-zabalek osatzen dute oihana, Europako handienetako bat izateraino. Hortik, Pirinioetako gailur batzuk ikusteko aukera dago, Ori mendiarena, esaterako. Ori mendia bi mila metrotik gora duen lehen mendia da Pirinioetan, mendebaldetik hasita.

Zaraitzu ibaiari jarraituz gero, Ezkaroze herria dago, Otsagabiatik oso hurbil. Ibarraren hiriburua da, eta bertan dago Zaraitzu Ibarreko Batzarraren egoitza.

N-140 errepidea hartuz gero, mendebalderantz, Jaurrietara heltzen da, ibarrean altuen dagoen herrira, alegia. Erabat eraiki behar izan zen, 1880. urtean izandako sutearen ondoren. Ezkarozetik hegoalderantz joz gero, aldiz, Orontze eta Espartza dituzu. Pirinioetako ohiko eraikinak dituzte, elementu gotikoak eta armarriak eta guzti.

Beherago, Ibiltzieta, Sartze eta Gorza daude, Zaraitzu ibaiarekiko (amuarrainak arrantzatzeko aproposa) paralelo doan errepidean. Hortik, Igarira joan zaitezke. Bertako San Bizente eliza erromanikoaren atarian, disko-formako hilarri batzuk ikusi ahalko dituzu.

Itzalen, ibarretako garai piriniar bakarra aurkituko duzu. Parean, Izize herri dotoea, eraikin gotikoak dituena, Galoze eta, azkenik, Uskartze, eliza erromanikoa duena. Elizak pintura gotikoen aztarna batzuk eta sagrario bitxia ditu barruan.

Ibilbideak

Abodi mendiak ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu Tapla izeneko gainetik, eta hortik abiatzen dira ibilbide zoragarri batzuk. Errepidearen ezker eta eskuin aldeetan, bi informazio panel ikusiko dituzu, bide seinaleztatuak deskribatzen dituztenak. Sei toki ibilbide abiatzen dira Iratiren bihotzetik. Horiek guztiak bidexketatik joaten dira, zuhaitz artean, eta ezin dira egin mendiko bizikletaz. Horretarako, baso-pistak daude, malda leunekoak. GR11 bidearen etapak ibiltzeko aukera ere dago, bai Orbaitzetatik Iratiko etxoletara eta Otsagabiara bai alderantziz.

Mendiren batera igo nahi baduzu, Ori (2.021 metro) eta Abodi (1.533 metro) dituzu hautatzeko. Lehenera igotzeko, ordubete behar da, Larrauko tuneletik, eta bigarrenera, ordu eta erdi Abodiko eski estaziotik (Pikatua).

Jaiak

Ugari dira, eta urte osoan zehar egiten dira. Irailaren 8an egiten da aipagarriena: erromeria Muskildako baselizara. Bertako dantzanteek dantza antzina-antzinakoak egiten dituzte. Taldea 8 dantzarik osatzen dute, eta hauxe daramate: arropa zuria, etxarpa, koloretako zintak, kapela, kaskabiloak eta kaskainetak. Ermita aurrean, makil-dantzak dantzatu eta jota bat kantatzen zaio Muskildako Ama Birjinari.

Beste erromeria aipagarri bat da abuztuaren 15ean, Jaurrietan, egiten dena, Ama Birjina Zuriaren ohorean. Hor ere dantza tipikoa egiten da: herriko neskek Axuri Beltza izeneko dantza egiten dute, zaraitzuarren arropa tipikoa jantzita.

Gastronomia

Gastronomia aukera anitzak daude. Utzi seduzitzen! Horietako bat ogi-mamiak dira. Artzainek egin ohi dute: aurreko egunetako ogia hartu, xerratan ebaki eta zartaginean frijitzen da, urdai eta txistor zatien koipean. Txahala eta esne-arkumea ere probatu behar dira, baita amuarraina (nafar erara, noski, hau da urdaiazpikoarekin batera frijituta), perretxikoak (udaberrikoak, batez ere) eta onddoak (horiek, aldiz, udazkenean) ere.

Ehizakiak ere onak eta anitzak dira: oreina, orkatza, basurdea, usoa,... Menua osatzeko, etxeko postreak, batez ere esnekiak, eta patxarana, digestio egiten laguntzen duena otordu on baten ondoren.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Bisita gidatua

Deskripzioa: posibilidad de realizar visitas guiadas a las localidades de Ochagavía y Ezcároz.

Bisitaren prezioa: consultar precios.

Enpresa kudeatzailea: Oficina de Turismo de Ochagavía, 948 890 641.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da