Herria: TAFALLA (31300)
Zonaldea: Erdialdea
Web: www.tafalla.es/es/ferias.html
Data: 09/02 - 12/02/2012, 25/10 - 28/10/2012
Ganadu feria ospetsu eta bikain hauek Karlos III.aren garaian sortu ziren, 1.419. urtean, hain zuzen. Otsailaren 9tik gertuen dagoen asteburuan ospatzen dira.
Azoka-esparruan zaldi, mando eta asto anitz biltzen dira, estatu osoko leku ezberdinetatik ekarriak, Tafallak leku kosmopolita baten kutsua hartuz.
Antzina batez ere abeltzaintza nabarmentzen bazen ere, egungo ferietan beste hainbat osagai ere aurki ditzakegu: liburuak, loreak, nekazaritzarako mentuak, nekazal makineria, automobilak, artisautza, etab. Bestalde, La Tafallesa musika bandak giroa alaitzen du, txistuen eta gaiten soinuen bidez.
Eguneko jarduerarik bitxienetako bat Txerri Jainkotiarraren Zozketa delakoa da; 1760. urtean ospatzen hasi zen dirua biltzeko asmoz, eta txerri bat zozkatzean datza, ondoren Ospitale Santuari ematen zaiona.
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.