Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Leireko Monasterioa

    Leireko Monasterioa

    Sierra y Monasterio de Leire


» Argazki guztiak ikusi

Leireko Monasterioa


Monasterioak

Herria: YESA

Zonaldea: Erdialdea

Web: www.monasteriodeleyre.com

Telefonoa: 948884150 - 948884011

Faxa: 948884230

E-posta: visitas@monasteriodeleyre.com

Estiloa: Erromanikoa

Bisita gidatua

Izena eman dion mendiaren oinean kokaturik, Iruñetik kilometrora eta Zangozatik 16ra, Leireko monasterioak altxor preziatuak gordetzen ditu bere altzoan, konparazio batera, XI. mendeko kripta, ganga gotikoa edo "Porta Speciosa" esaten zaion XII. mendeko atari erromaniko ikusgarria.

Sosegu eta baretasun giro ezin hobea da gogoaren atsedenerako, gogoetarako eta barne bakerako; arkitektura soil horren hormetan zizelkatua dago historiaren, kulturaren, artearen eta pentsamenduaren zati eder-ederra; paseorako eta hausnarketarako gonbit egiten digun natura harrigarria; kantu gregoriano hunkigarriak; eta monje beneditarrekin hitz egitea. Horra, besteak beste, zure gogoan iraunen duten oroitzapenak Leireko San Salbatore monasterioa bisitatu ondoren, hots, Nafarroako monumentu-multzorik ikusgarrienetakoa, maiteenetakoa eta nafar errege-erreginen hilobia.

Leireko monasterioaren inguruneari darion edertasunari erreparatuta, aise ulertzen dugu zergatik izan den mendez mende errege-erreginen eta apezpikuen aterpea, Nafarroako ikurra eta ekitaldi ofizialak egiteko lekua. Mendiaren babesaren arrimuan, izen bereko mendi-hegalean eraikitako monasterioa da -leku apartatuan-, hurbileko tontorrak eta urruneko mendiak ikusteko behatoki ezin hobea, hurbil da ... [+ info]

KOKAPENA:

PREZIOA: 2,75€. Descuentos especiales para determinados grupos y colectivos.

ORDUTEGIA:

de primavera 2013: del 12 de junio al 30 de septiembre, todos los días de 09:30 a 19:30

BISITA GIDATUA

Deskripzioa: Funcionan constantemente en el horario de apertura. Para grupos de más de 10 pax. reservar

Bisitaren prezioa: Grupos de más de 25 pax. 2,60€ Adultos: 2,75€ Niños de 6 a 12 años 0.80€

Ordutegia - Verano 2013: De 9:30 a 19:30

OHARRAK: cantos gregorianos: todos los días a las 19:00 y a las 21:10. Domingos y festivos religiosos, también a las 12:00. Consultar otros horarios.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

19-06-2013

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad