Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia


Almadiaren eguna


Festak eta tradizioak / Egun tematikoa

Herria: BURGUI

Zonaldea: Pirinioak

Web: www.almadiasdenavarra.com

Esteka interesgarriak:

Valle de Roncal

Pirineo navarro

Mota: Egun tematikoa

Intereseko adierazpena: Fiesta de Interés Turístico Nacional

Ospatzeko data: 27/04/2013

Basoen ustiapena aspaldi-aspaldidanik izan da diru-sarreren iturri nagusia Pirinioetako ibarretan. Eta bertako ibaiak egurra Ebro ibaiaren ur lasaiagoetara eramateko bide ziren.
Saldu eta transformatu egiten zen han. Almadien bidez garraiatzen zen egurra, hain zuzen. Almadiak baltsak dira, landare sokek elkarri lotutako enborrek osatuak, eta muturretan arraunak dituzte. Arriskutsua zen ibaiaren ibilgutik joatea haiekin.

Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako almadiazainak oroitu eta omentzeko asmoz, Almadiaren Eguna egiten hasi zen, Interesa Turistikoko Jai Nazionala izendatu zutena 2005ean. Horrela, udaberri oro, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, eta milaka ikusleren aurrean, almadiek berriro ekiten diote Eska ibaiaren uretatik jaisteari. Ibilbidea, kasu honetan, Burgiko erdi aroko zubian amaitzen da.

Ekitaldi ikusgarria da, ondoko jarduerak ere biltzen dituena: musika emanaldiak, artisautza azoka, dantzak, erakusketak, herri bazkaria, ikus-entzunezkoen proiekzioak, herri kirola, dantzaldia eta nafar pertsona famatu batzuei "Urrezko almadia" ematea.



KOKAPENA:

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

18-05-2013

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad