Taconerako lorategiak Iruñeko parkerik
zahar eta ederrenak dira, bai eta ezagunenak ere. Ia 90.000 metro karratu hartzen ditu Taconerak, harresien inguruan dago, Alde Zaharretik oso hurbil, estilo erromantikoari jarraiki eta Versaillesko airean egina.
Egiturari begira, zuhaitzak eta loreak tartekaturik daude era askotako eskultura lanekin eta horrek hainbat ibilbide egiteko aukera ematen du. Baina leku zoragarri honen ezaugarri nagusia lubanarroetan dagoen
zoo txikia da: hantxe bizi dira oreinak, ahateak, faisaiak, zisneak, indioilarrak... erdi askatasunean.
Taconeran bazabiltza, garaipen arkuen antzeko portaleak aurkituko dituzu, Julian Gayarre erronkariar abeslari ospetsuaren monumentua, hainbat eskultura -horien artean Mariblanca ezaguna- edo Teobaldo II.aren ogiba-arkuak.
Café Vienes izeneko kafetegia
hiriko sortzaileen eta ikasleen ohiko topalekua izaten da.
Hiriko1719ko planoetan jadanik ageri da Taconera berdegune gisa. Parkea zabalik dago egunez eta gauez. Bere sarbide nagusia San Nikolaseko portalea da (1666), garaipen arku barrokoa, Basotxo kalean dagoena. Halaber, Taconerako portaletik sar gaitezke, Antoniuttiko lorategien ondoan. Taconerak bete-betean liluratuko zaitu hantxe sartu bezain laster. Aski duzu Navas de Tolosa kale ...
[+ info]
OHARRAK: El Café Vienés abre todos los días en temporada alta, de 9:00 a 22:00 y los fines de semana y festivos del resto del año.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da