Medialuna parkea
Parkeak eta lorategiak
Herria: PAMPLONA
Helbidea: Paraje Parque de la Media Luna
Zonaldea: Iruñerria
Esteka interesgarriak:
www.pamplona.net
Hiriaren erdigunearen inguruan, Bigarren Zabalgunean, eta harresien mutur batean, hantxe aurkituko dugu Medialuna parkea, Iruñeko ederrenetakoa, baita zaharrenetakoa ere. Ilbehera itxurako diseinua du eta hortik heldu zaio izena.
Ametsezko tokia da, erromantikoa benetan. Parkeak ikuspegi zoragarriak ditu, Arga ibairen gaineko behatoki ederrari eta luzeari esker. Arrainak urmaelean, patinaje pista, hainbat eta hainbat espeziez hornitutako zuhaizti zabala, horien artean sekuoia erraldoi lerden-lerdena. Lorategi batean, Pablo Sarasate iruindar biolin-jolearen omenezko monumentua dago.
Berdegunearen bihotzean kafetegi txukun eta apaina dago, kanpoan terraza zabala duena. Batez ere udako arratsalde eta gau berotsuetan egoten da girotua.
Victor Eusak eraiki zuen Medialuna Parkea 1935ean, zalantzarik gabe XX. mendeko nafar arkitektorik nabarmenetakoa. 67.000 metro karratu ditu luze-zabaleran eta hiriko harresi-barruti zaharraren mutur batean dago, San Bartolome bastioiaren eta Nafarroa Beherea etorbidearen artean. Etorbide horrek Iruña lotzen du Frantziarako irteerarekin (Irunetik joanez gero). ...
[+ info]
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da