Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditorioa
Auditorioak eta musika aretoak
Herria: PAMPLONA ( 31002 )
Helbidea: Plaza del Baluarte
Zonaldea: Iruñerria
Web: www.baluarte.com
Telefonoa: 948066060
Faxa: 948066077
E-posta: baluarte@baluarte.com
Iruñeko bihotzean kokatua -Ziudadelaren eta Nafarroako Parlamentuaren artean-, hantxe dago eraikia Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa, hiriaren arkitektura modernoaren adibide nabarmena, bai eta Nafarroako kultur eta biltzar kontuetarako erreferentzia ere.
Eraikuntza itzel honek hiru solairu ditu eta granito gris ilunaz estalia dago. 1.560 lagunentzako edukiera duen auditorio handia dago barnean eta, horrez gain, Ganbera Areto bat eta erakusketa, biltzar eta mintzaldi gelak ere bai.
Era askotako ikuskizun sorta zabala programatzen du denboraldi oro Baluartek. Horrela, kontzertuak, dantza eta antzerkia hiriko kultur eskaintzaren adierazgarri nagusia dira. Esan daiteke XXI. mendearen etorrerarekin batera, hiriak bere espektatibak bete dituela artean eta kulturan.
Lugoko Dukeek 2003ko urrian inauguratu zuten BALUARTE Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa. L formako oinplanoa duen eraikin modernoa da eta Nafarroako hiriburuko kalerik komertzialenetara irekia dago plaza harriztatu handi baten bidez. Bere atzealdean Ziudadela dago, hots, XVI. mendeko harresi-barrutia, hiriko berdegunerik zabal eta ezagunenetakoa duena. B ...
[+ info]
ORDUTEGIA:
de primavera 2013: de lunes a sábado, de 11:00 a 14:00 y de 17:00 a 20:00. Los domingos y festivos con espectáculo, en horario de tarde. Las taquillas están situadas en la plaza, próximas al edificio.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da