Oteiza Museoa
Oteiza museoa landa ingurunean dago, zehazki Altzuza herri txikian, Iruñetik 8 kilometrora. Jorge Oteizak sortutako lanak biltzen ditu museoak eta artista hori, zalantzarik gabe, XX. mendeko eskulturaren sortzailerik adierazgarrienetakoa izan da.
Zehazki, museoan ikusgai dago bere lanaren aukera esanguratsua, 1.650 eskultura lanez, 2.000 piezaz (bere esperimentaziorako laborategikoak), bai eta marrazki nahiz collage ugariz osatua.
Eraikina hormigoizko kubo gorrikara handi bat da eta bere bihotzeko adiskide min eta kolaboratzaile zintzoenetako bat izan zen egilea, hots, Francisco Javier Sáenz de Oiza nafar arkitektoa. Eraikinak bere barnean hartzen du Jorge Oteizak bi hamarkadetan izan zuen etxebizitza. Jakina, horrek bisitariari aukera ematen dio artistak bere lana sortzeko izan zuen modu berezia eta barne-barneko giroa ezagutzeko.
Jorge Oteiza (Orio 1908 - Donostia 2003), eta bere emazte eta kolaboratzaile fidel-fidela, Itziar Carreño, 1975ean joan ziren Altzuzara bizitzera. Oteizak etxe hura etxebizitza eta lantoki bihurtu zuen, hantxe ezarri zuen bere liburutegia, bai eta bere eskulturen nahiz Igeltsoen Laborategiko piezen biltegia ere. Halaber, etxe hura gizarte eta kultura arloetako ordezkari nabarmenen topaleku bilakat ...
[+ info]
Ez galdu
participa en alguna de las visitas especiales al archivo, los últimos sábados de cada mes a las 11:00 (consulta el documento superior).
ORDUTEGIA:
de primavera 2013: de miércoles a viernes, de 10:00 a 15:00. Sábados: de 11:00 a 19:00. Domingos y festivos, de 11:00 a 15:00. Lunes, cerrado. Martes, con cita previa.
**Las entradas se pueden adquirir hasta media hora antes del cierre.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da