Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Guardias

    Guardias

    Halconero

    Halconero


Historiarekin hitzorduak


Festak eta tradizioak

Herria: ARTAJONA

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

Consorcio Zona Media

Intereseko adierazpena: Nafarroako Interes Turistiko Jaia

Ospatzeko data: 24/08/2013-25/08/2013

Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua, abuztuaren azkeneko asteburuan, Artaxoa, Erdi Aroko herri honek bere karrikak eskaintzen ditu aspaldi jasan behar izan zituen gorabeherak berriz ere gogora ekartzeko.

Herritarren partehartzea ezinbestekoa da, garaiko jantziak jarrita, haiek baitira garrantzi historikoa zein legendarioa duten pertsonaiei bizia emanen dietenak. Ikusleak ere, jakina, garai hartantxe murgilduko dira.
Irudikatzen diren gertakizunen artean, berebiziko garrantzia du Zerko famatuaren menderatzeak, agramondarren eta beaumondarren arteko borrokaren ondorioz gertatu zena. Erresuma zaharra bitan zatitu zuten bi familiak ziren haiek.

Ekitaldi ugarik eramanen dute bisitaria "historiarekin hitzordu" bat izatera, gerlarien eta zaldunen desfileen bidez, Erdi Aroko azokaren bidez, edota, beharbada, Zaldun Gudu Handiaren zein esgrima-tailerraren bitartez.


KOKAPENA:

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

23-05-2013

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad