Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Amaiur/Maya

    Amaiur/Maya

    Amaiur/Maya

    Amaiur/Maya


» Argazki guztiak ikusi

Amaiur/Maya


Herriak

Herria: AMAIUR/MAYA

Zonaldea: Pirinioak

Web: Ayuntamiento de Baztan

Esteka interesgarriak:

Información valle de Baztan

Consorcio Turístico de Bertiz

E-posta: buzon@baztangoudala.eu

Udal informazioa: Biztanleria, hedadura...

Herriko festak: 15 de agosto.

Kale batean zehar sortutako herri ikusgarria; sarrerako arku bitxiak egiten dio ongietorria bisitariari. Baztango Donejakue bideari jarraikiz eraiki zituzten etxeak herritarrek. Fatxadak lerrokatuta eta uniformatuta ez daudenez, ez dago monotoniarik eta ikuspegi ederrak izateko aukera dago.

Almandozko harrobietatik datorren harriaren kolore gorrizta bereziak koloreztatzen du bertako baserria, Baztango ibar osoan bezalaxe. Jaurerri-arkitekturak etxe bikainak utzi ditu bertan, esaterako, Arretxea jauregia edo Arriada etxea -bertan egiten ziren biltzarrak XVI. mendean-.

Herriaren sarbidean dago Amaiurko txoko ezagunenetako bat. Zaharberritutako errota bat da, gaur egun berriz ere funtzionatzeko moduan dagoena. Bertan, arto- edo gari-irina erosteko aukera du bisitariak, baita talo egin berriak dastatzeko ere. Artozko opil meheak dira, beste produktu batzuekin batera jaten direnak: gazta, txokolatea, txistorra...

Errotatik ibilbide xume bat hasten da, 1,5 kilometrokoa, presa eta ubidea zeharkatu eta Gaztelu mendiko monolito mitikora doana -mendiaren izenak iragartzen digu bertan egon zela gotorlekua-. Oroitgarri bat da leku hori; izan ere, gogorarazten digu Amaiur izan zela azken erresistentzia gunea Nafarroa konkistatu eta Gaztelako koroan sartu zenean (XVI. mendea). Berriki egindako indusketa arkeologikoek azaleratu dituzte egun desagertua dagoen gaztelu hartako zenbait dorre.



KOKAPENA:

NABARMENDUTAKO EKITALDIAK

concurso de perros pastor (15 de agosto).

ZERBITZUAK

Zerbitzu orokorrak:

  • Haur-parkea
  • Jatetxe / kafetegiak
  • Ostatu
  • Pilotalekua
  • Taberna
  • Turismo bulegoa

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

20-05-2013

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad