Nafarroako mendebaldeko erdialdean dago, Arabako Done Bikendi Harana eta Santikurutze Kanpezu herrietako korridoretik Allín eta Metautengo ibarretaraino doa. 22 kilometro luze da, eta 140 kilometro koadroko azalera du. Ameskoako ibarraren hegoaldeko hegala da.
Itxura luzea duen gune karstikoa da, eta ez du Urbasakoakbezain izaera nabarmena. Lau akuifero nagusi ditu. Erroitz malkartsuak, bertigo handiko aldapak, leize ezkutuak eta horma ikaragarriak dira Urbasa mendiaren paraleloa den mendi honi itxura ematen diotenak.
Mendi honen landaredia oso askotarikoa da, muga natural bioklimatikoa baita. Goieneko aldeetatik beheko aldeetaraino batzuk besteen atzetik aurki ditzakegu pagoak, haritzak, arteak, gurbitzak, abaritzak eta sabinak, beste espezie batzuen artean. Fauna ere oso askotarikoa da eta erraza da orkatzak eta basurdeak sumatzea, eta, batez ere, harkaitzen gainean hegan ikusten dira hontz handiak, sai arreak eta belatzak.