Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imagen decorativa

Antolatu bidaia

Urbasa Mendia

Gertuko baliabideak ikusi

Duela milioika urte, Zunbeltz edo Lizarraga izeneko ordoki handiaren erliebea aldatu zen betiko. Hondoratze tektoniko handia gertatu zenez, Urbasa eta Andia mendi ospetsuen arteko korridore handia ireki zen. Nafarroa atlantikoaren eta mediterraneokoaren artean, parke natural zabala eratzen dute biek, Foru Komunitateko mendebaldean.

Belar-soroak eta pagadi hostotsuak txandaka ageri dira natura-gune babestu honetako paisaia eder-ederrean. Hegoaldeko ertzak goitik behera erortzen dira bat-batean Ameskoa gainean. Toki horretan, naturak berak behatoki ikusgarria sortu du Urederraren iturburuko zirkuaren gainean.

Zatoz inguru honetako informazio zentroetara, aisiarako eremuetara eta seinalez bidez markaturiko bidexka errazetara. Horixe izanen baita baso eta harkaitzen edertasuna gozatu, hemengo megalitoak ikusi eta ehiztariek, artzainek, egurketariek eta ikazkinek parajeotan mendez mende izan duten bizimodua ezagutzeko modurik onena.

>> INFORMAZIO GEHIAGO