Herria: ABÁRZUZA (31178)
Helbidea: Monasterio de Santa María de Iranzu
Zonaldea: Erdialdea
Web: www.monasterio-iranzu.com
Esteka interesgarriak:
Estiloa: Erromanikoa
Zer mendetan eraiki zen: XII
Bisitatzeko ordutegia: de verano 2010: de lunes a domingo, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:00.
Bisitaren prezioa: 2,50€. Descuentos especiales para determinados colectivos y grupos.
Telefonoak: 948520047 - 948520012 - 646185264
Faxa: 948520048
E-posta: monasteriodeiranzu@teatino.com
Deierri berdean ezkutaturik, mendien arteko zoko batean, hantxe dago Irantzuko Andre Mariaren monasterioa, hots, XII. mendetik XIV. mendera eraikitako abadia zistertar izugarria. Dotorea eta soila da klaustro gotikoa. Horra monasterioko txokorik ederrenetakoa. Klaustroa ikuste hutsak gonbite eginen dizu 1942an zaharberritutako monasterioaren atal guztiez gozatzera. Multzo osoari darion bake eta baretasun giro atsegin horrek atsedenerako aukera emanen dio zure barne gogoari eta gogoetarako aukera ere bai. Ez ezazu galdu aita teatinoekin lasai hitz egiteko parada -monasterio honetako arimak- eta, ahal baduzu, eseri zaitez isilean klaustroko iturriaren ondoan. Bisitaren ondotik, barneratu ibar erdi basatiaren naturan, gozatu ur gardeneko osinak eta ibili Irantzu errekak hondeatutako zintzurrean gora doan bidexkan, Andia mendiaren oinetan.
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.