
Herria: AYEGUI (31240)
Helbidea: Monasterio de Irache
Zonaldea: Erdialdea
Esteka interesgarriak:
Estiloa: Erromanikoa
Zer mendetan eraiki zen: XI
Bisitatzeko ordutegia: de verano 2010: martes, de 9:00 a 13:30. De miércoles a viernes, de 9:00 a 13:30 y de 17:00 a 19:00. Sábados y domingos, de 9:00 a 13:30 y de 16:00 a 19:00.
Bisitaren prezioa: Entrada gratuita.
Telefonoa: 948554464
Faxa: 948554464
Ospitalea erromesentzat, unibertsitatea, gerra ospitalea, erlijiosoen ikastetxea eta, etorkizunean, Paradore Nazionala. Horra Iratxeko monasterioak mendez mende izan dituen eginkizunak. Horien guztien emaitza da egungo monasterioa eta horrexegatik da Nafarroako monumentu-multzorik nabarmenetakoa. Donejakue bidean dago, Lizarrako inguruetan. Beraz, Santiagorantz doazen erromesen eta adiskideen pausalekua da. Haiekin gurutzatuko zara monasterio hau ikustera bazatoz. Aspaldi-aspaldikoa da, beneditarrek XI. mendean eraikitzen hasi baitziren VIII. mendeko monasterioaren gainean. Ibilbidean gauza asko ikusiko dituzu: XII. mendeko eliza erromanikoa, klaustro platereskoa, dorre herrerianoa eta, azkenik, XVI-XIX. mendeetan egindako beste eraikuntza batzuk. Horrek guztiak monumentu-multzo honen historia jakiteko aukera emanen dizu. 1985etik hona ez da inor bizi.
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.