Herria: ARTAJONA (31140)
Helbidea: Calle San Saturnino
Zonaldea: Erdialdea
Esteka interesgarriak:
Zer mendetan eraiki zen: XI-XIII
Azpian duen muinoak marraztutako soslaiari ezin hobeki egokitua dago Artaxoako Zerkoa eta horrek aukera emanen dizu Nafarroako Erdialdeak Erdi Aroan utzi digun herri gotorlekurik garrantzitsuena gozatzeko.
Zerko barnean ibiltzen bazara, XI. mendeko harresi-barrutia aurkituko duzu. Hasieran hamalau almenadun dorre izan zituen -horietatik bederatzi daude gaur egun-, denak erronda-bideaz lotuta. Hasieran, hainbat portale zeuden harresi-barrutira sartzeko eta haietatik bi iritsi dira gureganaino, San Migel eta Erremagua izenekoak.
Sartu bezain laster, atzera eginen duzu denboran harik eta Erdi Arora ailegatu arte. Berehala, burura etorriko zaizkizu errege-erreginak, nobleak zaldi gainean, juglareak, apezpikuak eta nekazariak, denak arropa astunekin jantziak. Iraganeko garaiak gogora ekartzeko parada egokia da. Alde horretatik, saia zaitez irudikatzen barruti honetako bizimodu hura. Eta kaskoan, San Saturnino eliza-gotorlekua dago, XIII. mendeko eraikin izugarria, monumentu historiko artistikoa deklaratua.