Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Julian Gayarreren Mausoleoa

    Julian Gayarreren Mausoleoa


Julian Gayarreren Mausoleoa


Eskultura

Herria: RONCAL

Zonaldea: Pirinioak

Web: Casa Museo Julían Gayarre

Esteka interesgarriak:

Valle de Roncal

Telefonoa: 948475180

Estiloa: Modernoa

Babestutako obra edo lekua: Bien de Interés Cultural

Julian Gayarraren mausoleoa Erronkarin dago, hau da, Iruñetik 88 kilometrora Pirinioetan dagoen herrian. Eskultura-multzo horrek nafar abeslariaren garai ospetsu hartara eramanen gaitu, bai eta artelan eder hori egin zuen eskultorearen urteetara ere, Mariano Benlliure artista valentziarraren urteetara, alegia.

Mausoleoa ikusgai paratu zen Parisko Erakusketa Unibertsalean, 1990ean, eta Eskulturako Ohorezko Domina eman zioten. Beraz, ez da batere harritzekoa Maria Cristina errege-ordeak lana Madrilgo Teatro Real antzokiaren ondoan jarri nahi izatea. Tenorearen familiak, ordea, ezetz esan zuen eta, orain Erronkariko hilerri txikiko protagonista handia da, gure abeslariak argia lehen aldiz ikusi zuen herritik zortziehun metrora.

Erronkarin ezin dugu ikusi gabe utzi Julian Gayarre tenorearen gorpuzkiak betiko atsedenean gorde dituen mausoleoa. Herriko udaletxetik abiatzen den errepideak atzean uzten ditu estali gabeko pilotaleku zabala eta eskolak -biak abeslariak herrikideei oparitutakoak- eta, kilometroa egin gabe, herriko kanposantu lasaira eramanen zaitu. Hantxe nabarmen ageri da mausoleo zaharberritua. ... [+ info]

KOKAPENA:

OHARRAK: en el cementerio de la localidad, a 800 metros del pueblo. Se ve desde el exterior.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

24-05-2013

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad