San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoa
Museoa San Pedroko monasterio zaharrean dago, Iruñean. XVIII. mendeko eraikin historikoa da, eta egokitu da iraunkortasunari buruzko hezkuntza zentro baten egoitza izateko. Alde batetik, museoak prestakuntza eta informazio jarduerak eskaintzen ditu, eta, bestalde, ingurumenari buruzko informazioa, dokumentazioa eta aholkularitza ikasle eta hezitzaileendako.
Zentroak erakusketa iraunkorrerako esparru bat du, hitzaldietarako areto bat eta lau ikasgela, horietariko bi espezializatuak: Iraunkortasunaren behatokia - Iruñeko Agenda 21eko informaziogunea eta akustikari buruzko ikasgela interaktiboa.
Museoaren jarduera programa: "Iraunkortasunari buruzko ikasgela" (ingurumenari buruzko informazioa, prestakuntza, hezkuntza eta dibulgazioa ondokoen bidez: solasaldiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, mintegiak, tailerrak...), eta "Iraunkortasunaren aldeko heziketa" (eskola kanpaina).
OHARRAK: programa de actividades del museo: durante todo el año, programas escolares y visitas guiadas previa cita.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da