Musulmanek, judutarrek, mozarabiarrek eta kristauek utzitako arte-ondare nabarmenaren atalaurrea da Tuteran dagoen Ebro gaineko zubia. Bere 17 arku zorrotzak gurutzatzen baditugu, hiria bere ederrean ikusteko aukera izanen dugu,
Andre Mariaren katedrala buru agertzen dela.
Erdi Aroan eraiki zuten eta, mendez mende, zaharberritze lan ugari egin zaizkio Ebroren oldarrari aurre egiteko.
Ebro Nafarroako ibairik emaritsuena da eta ibai ondoko erribera emankorra ureztatzen du. Horri esker, baratzeek kolorez margotzen dituzte hegoaldeko bazter idorrak eta mahaiak hemengo plater tipikoen zapore goxoaz hornitzen dituzte .
Ebroren zubia da Tuteran aurkituko dugun Erdi Aroko arkitektura zibilaren lehen adibidea , hirian Iruñetik datorren NA-134 errepidetik sartzen bazara. Erdi-puntuko 17 arku zorrotz ditu, 360 metro luze da eta Erriberako hiriburuari buruzko ikuspegirik zoragarrienetakoa eskaintzen du. Nafarroako hegoaldean gaude, jakina. Zubiak garrantzi estrategiko handi-handia izan zuen eta, horregati ...
[+ info]