Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

Argaren Ibai Parkea


Parkeak eta lorategiak

Herria: PAMPLONA

Helbidea: Paseo por el río Arga

Zonaldea: Iruñerria

Esteka interesgarriak:

www.parquefluvialdepamplona.com

Bisita gidatua

Iruñeak ibaia du: Arga. Eta bere ibilbidea 12 kilometro inguruko natur pasealeku ederra da gaur egun. Milioi bat metro koadro hartzen ditu eta horregatik da hiriko hauspo berde nagusia.

Ibai parkearen eta ur eta landarediaren arteko sinbiosia da ibilbide hori, eta leku asko erakutsiko dizkizu: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere.

Tarte batzuetan, ibaia hirira hurbiltzen da eta beste batzuetan, aldiz, hartatik ezkutatzen da; halaber, arrantzale, piraguista eta txirrindularientzako kirol eremuekin batera, badira bake oasi lasai-lasaiak; tarteka, zabal eta soseguz doa eta, tarteka, aztoratua presa eta meharguneetan?

Argak Iruña inguratu eta zeharkatzen du. Ibaiari jarraiki ibiltzera animatzen bazara, izanen duzu zer ikus eta zer aurkitu. Animatu eta jarraitu parkearen ibilbideari.

Argaren ibai parkea 12 kilometroko ibilbide luzea da, Arga ibai bazterrean kokaturik. Iruñean Magdalenako baratzeetatik -leku horretako barazkiak oso famatuak dira beren kalitateagatik eta zaporeagatik- barneratzen da, Arrotxapeako auzoa zeharkatzen du eta, hirigunera hurbildu ondoren, Sanduzelai auzotik urruntzen da. Era berean, Argak Iruñerriko herri aunitzetako bazterra ... [+ info]

KOKAPENA:

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da



www.turismo.navarra.es

+34 848 420 420

23-05-2013

Reyno de Navarra, Tierra de diversidad