Bost kilometroko ibilbidean, sekulako aukera dago hiria ibilaldi bitxi eta liluragarriaren bidez inguratzeko. Izan ere,
Iruñeko harresiak
defentsarako eraikuntza-multzorik interesgarrienetakoa dira Espainian eta hobekien kontserbatutakoen artean ere badaude. Hori dela eta, monumentu nazionala da.
Erdi Aroko hiria zenez, Iruñeak harresiz osatutako gerriko bat eraiki zuen inguruz inguru, etsaiengandik babesteko. Baina 1515an, Nafarroako Erresuma Gaztelako Koroan sartzearekin bat, hiri estrategikoa izatera pasa zen Iruña eta, handik aitzinera, Espainiako Koroaren postu aurreratua izan zen Frantziaren aurka.
Orduan hasi ziren gotorleku itzel eta izugarri hura eraikitzen eta eraikuntza nagusia
Ziudadela da, zalantzarik gabe. Nonahi ageri dira bastioiak, portaleak, ilargierdiak, rebellinak, gotorlekuak.... Bere osoan ikusita,
harresi-multzoa soiltasunez eta sofistikazioz beterik dago, era horretako defentsa guneek izan ohi dutena.
XX. mendeko hirigintza garapena zela eta, harresietako aurrealde batzuk eraitsi behar izan zituzten, hiria hedatu ahal izan zedin. Funtsak, ordea, bere horretan dirau.
Harresiek osatutako gerrikoan ibiltzeak -
Media Luna eta
Taconera parkeen artean- parada emanen digu harriaren hoztasun isila mugarik ez duen berdegune beroaren murmurioarekin uztartzeko. Ibilbidea hasteko modurik onena da
Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa bisitatzea. Media Luna parkearen bukaeran kokaturik, gune estrategikoa da, harresien eraikitzea, bilakaera eta bizitza ulertzeko.
Erdi Aroko Iruña hark bere harresiak ere izan zituen. Lehenbizi, bere burguen inguruan (San zernin, San Nikolas eta Navarreria) eta, behin Batasunaren Pribilejioa aldarrikatuta (1423), hiri osoaren inguruko harresi-gerrikoaren bidez. Gaztelak 1512an Nafarroa bereganatu zuenean, Espainiako Koroaren postu aurreratua izatera pasa zen Iruña, Frantziaren aurka. Eta hurrengo hiru mendeetako helb ...
[+ info]
BISITA GIDATUA
Deskripzioa: consultar empresas de visitas guiadas y Ayuntamiento de Pamplona (948 420 100).
OHARRAK: El visitante puede recorrerlas desde el parque de la Media Luna hasta la Taconera, o siguiendo el Parque Fluvial del Arga.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da