Nafarroako museoa
Baliteke hiriburuaren gune historikoa ezagutu nahi izatea, bertako tabernek nahiz dendek duten ospe onak erakarrita, edota kalez kale paseo atseginean ibili nahiak bultzatuta. Beharbada, karrikaz karrika zabiltzala, Santo Domingo kaleraino etorriko zara, Sanferminetako entzierro ospetsuaren ibilbidea hasieratik beretik egiteko asmoz. Baina, beste gauza bat ere deigarri gerta dakizuke. Orduan, planaz aldatu eta eguna borobil-borobila izan daiteke: Nafarroako Museoa bisitatzea.
Lehenago, eraikin horretan Miserikordiako Gure Andre Mariaren ospitale zaharra zegoen eta, 1956tik hona, Nafarroako artearen eta historiaren museoa da, Historiaurretik hasita gaur eguneraino. Ikusgai dauden artelanen artean, honatx nabarmenenak: Bakoren Garaipenaren erromatar mosaikoa, I. mendekoa; Iruñeko katedral zaharreko kapitel erromanikoak; Leireko kutxatila mozarabiarra edo San Adriango markesaren erretratua, Francisco de Goyak margotua.
Santo Domingo kalearen ondoko aldapan zut, Nafarroako Museoak harro agertzen du bere egitekoa: iragana gure begien aurrean agertzea. Museoaren atarian iragan eta oraina egokiro uztarturik daude, eta atalaseak berak ibilbidea iragartzen digu lurralde hauetako historian eta artean barna, ia gizakia haietan bizitzea erabaki zuenetik aurrera. Eraikinean ikusgai daude nafar ondarearen pieza b ...
[+ info]
ORDUTEGIA:
de primavera 2013: de martes a sábado, de 9:30 a 14:00 y de 17:00 a 19:00. Domingos y festivos, de 11:00 a 14:00. Lunes, cerrado.
BISITA GIDATUA
Deskripzioa: **Visitas guiadas gratuitas: llamar con una semana de anticipación como mínimo, al 848 426 493.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da