Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imagen decorativa

Antolatu bidaia

Puente la Reina

  • Donejaku bidean daudenak

Herria: PUENTE LA REINA (31100)

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

www.puentelareina-gares.es

Biztanle kopurua: 2630

Gertuko baliabideak ikusi

Erdi Aroko herria da Gares, bidegurutzea, Donejakue bidearen bi ibilbide nagusiak elkartzen diren tokia. Hori dela eta, Donejakue bidearen aireak Gares osoa hartua du, bide hori gehien sentitzen duen Nafarroako herria baita.

Etengabea da erromesen ibilia, eta maskorrak eta makilak herriaren paisaian txertatuak daude. "Herri-karrikarik" bada, horixe Gares dugu, Iruñetik 24 kilometrora kokatua.

Gauza atsegina da zinez bere "rua" Nagusia meharrean ibiltzea eta aukera emanen dizu arkitekturako altxor preziatuak aurkitzeko -Gurutzearen, Donejakue eta San Pedro elizak-, bai eta Donejakueko eraginaz zipriztindutako eraikin ederrak ikusteko ere.

Baina, zalantzarik gabe, erabateko lilura sortuko du zugan Arga ibaiaren gaineko zubi erromanikoak. Donejakue bideko adibiderik eder eta bikainenetakoa da, herri honetako gaztelaniazko izena sortu duena. Herriak 2.500 biztanle ditu eta interes turistikoa duten beste toki batzuetatik hurbil dago: Eunate, Andelos eta Artaxoako Zerkoa.

>> INFORMAZIO GEHIAGO

  • Oharrak: Garesen eta Eunaten bisita gidatuak egiteko, Garesko Turismo Bulegora jo. Tel.: 948 34 08 45
  • OSTATU
  • IGERILEKUA
  • OSASUN-ETXEA
  • BANKUA
  • JATETXE / KAFETEGIAK
  • PILOTALEKUA
  • OSASUN-ZERBITZUA
  • GASOLINDEGIA
  • TABERNA
  • HAUR-PARKEA
  • BOTIKA
  • INTERNETA

*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.