
Herria: PAMPLONA
Zonaldea: Iruñerria
Esteka interesgarriak:
www.pamplona.es/VerPagina.asp?IdPag=4&Idioma=1
Biztanle kopurua: 195769
Nafarroako Foru Komunitatearen erdian, mendiz inguraturiko arroaren erdialdean, hantxe dago Iruña, Nafarroako Erresuma zaharraren hiriburua.
Pompeyo erromatar jeneralak Kristo aurreko 75. urtean sortu zuen hiria, Iruña izeneko herrixkaren gainean eta, mendez mende, hainbat kulturaren pasabide izan da, bai eta Donejakue bidearen pausaleku nagusia ere.
Gaur egun, ia 200. 000 bizilagun bizi dira. Hiri abegitsua da, erosoa eta modernoa, parke zabalez inguratua, eta xarmaz zein historiaz ederki jantzitako txokoz zipriztindua.
Harresiz inguratua, eta hainbat dorreren nahiz kanpandorreren begiradapean, bere parte zaharrean Erdi Aroko hiria aurkituko duzu, karrikaz meharrez, plazaxkaz, elizaz eta jauregiz beterik.
Barneratu hirian eta harriek haren historia kontatuko dizute; iruindarren abegia sentituko duzu, harresien besarkada; ahogozatu bere pintxoak eta bere gastronomia aberatsa; utzi alde batera topikoak eta murgildu tradizio handiko hirian, Sanferminak mundu osorako festaren erreferentzia bihurtu dituen hirian, alegia.
*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.