Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imagen decorativa

Antolatu bidaia

Estella

  • Donejaku bidean daudenak

Herria: ESTELLA (31200)

Zonaldea: Erdialdea

Esteka interesgarriak:

www.estella-lizarra.com

www.montejurra.com

www.turismotierraestella.com

Biztanle kopurua: 13892

Gertuko baliabideak ikusi

Iruñea eta Logroño arteko erdibidean, Mendialdea eta Erribera arteko eremuan, Lizarra dago, monumentuz betetako hiria, Donejakue bidearen berotasunean sortua.

XV. mendean "Estella la bella" (Lizarra ederra) esaten zitzaion gaztelaniaz eta, gaur egun, oraindik ere indarrean dago atsotitz hori. Begira, bestela, hiri erromaniko honek dituen jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin ederrak. Multzoaren edertasuna ikusita, "Iparraldeko Toledo" deitu izan zaio.

13.000 bizilagun ditu eta hiriak harrituko zaitu hainbat gauza direla medio: merkataritzan duen bizitasuna, osteguneko merkatua, musika eta antzerki zaletasuna, bai eta gastronomia zaindua ere.

Zure ibilian, erromesak eta bisitariak topatuko dituzu, den-denak frankoen eta judutarren karrika zaharrak ezagutzeko irrikan, eta lehen eskutik ikusiko duzu zeinen egia den oraindik ere Americo Picaud izeneko jaun hark XI. mendean esandakoa: "Lizarran ogia ona da, ardoa ezin hobea, ausarki dago haragia eta arraina, bai eta zoriontasun mota oro ere".

>> INFORMAZIO GEHIAGO

  • Oharrak: Bi bisita gidatu daude, "Lizarra, oinarrizkoa" eta "Lizarra monumentala" izenekoak, eta, horiek egiteko, Navark enpresarekin jarri behar da harremanetan (948 55 39 54 edo948 55 00 70).
  • OSTATU
  • IGERILEKUA
  • HAUR-PARKEA
  • OSASUN-ZERBITZUA
  • GASOLINDEGIA
  • JATETXE / KAFETEGIAK
  • PILOTALEKUA
  • ZINEMA
  • BOTIKA
  • INTERNETA
  • TABERNA
  • ASKALDEGI
  • OSASUN-ETXEA
  • BANKUA

*Ordutegi eta prezio orientagarriak. Gomendagarria da erakundearekin baieztatzea.