Inguruan duen Gaztelugibelarekin batera,
Iruñeko birika berde handia da Ziudadela. 280.000 metro koadroko esparrua da, eta hango pabilioiak, lubanarroak, bastioiak, errebelinak, gotorlekuak, bigarren mailako eraikinak eta glaziak aisialdi, kirol eta kulturarako eremu publikoak dira.
Ziudadela,
Iruñeko mugarri nagusietako bat da hirigintzan. Gainera, adituen esanetan, Espainiako Errenazimenduak arkitektura militarrean utzi duen adibiderik hoberena izateaz gainera, sekulan Europan eraikitako defentsa-multzorik nabarmenetakoa da.
Ziudadela sortu zen,
Iruña etsaiengandik babesteko. Zehazki, Felipe II.a erregeak eraikiarazi zuen
1571n, frantses armadaren etengabeko erasoei aurre egiteko. Jatorrizko egituraren arabera, pentagono erregularra zen eta bastioi bana zuen angelu bakoitzean, guztira bost bastioi. Hiriko Lehen Zabalgunea eraikitzearekin batera, ordea, bi eraitsi zituzten. San Anton bastioiaren hondakinak lur azalera atera ziren
Baluarte,
Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa, eraiki zenean. Izan ere, eraikinaren diseinuan integratu ziren hondakin horiek.
Bisitatu Ziudadela ederra. Sartu hara Armada etorbidetik edo Gaztelugibeletik.
Italiako Giacomo Pelearo, "el Fratín" , ingeniari militarra izan zen defentsa-sistema sofistikatu horren egilea, eta garai hartako modari jarraiki eraiki zuen. Urte haietan ere antzeko eraikuntza zegoen Belgikako Anberes hirian. Gero, XVIII. mendean, barrutiaren inguruan kontraguardiak, bide estaliak, ilargierdiak eta malkarrak eraiki ziren. Espetxea ere izan zen eta tartean izen handiko j ...
[+ info]
PREZIOA: entrada libre.
ORDUTEGIA:
de primavera 2013: de lunes a viernes, de 7:30 a 21:30. Sábados, de 8:00 a 21:30. Domingos y festivos, de 9:00 a 21:30. **Exposiciones gratuitas: de martes a viernes, de 18:00 a 20:30. Sábados, de 12:00 a 14:00 y de 18:00 a 20:30. Domingos y festivos, de 12:00 a 14:00.
**Espacio Wi-Fi: acceso a internet gratuito.
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da