Zer moneta erabiltzen da?
EUROA, 100 zentimo dituena.
Zortzi txanpon desberdin daude: 1, 2, 5, 10, 20 eta 50 zentimokoak eta 1 eta 2 eurokoak.
Eta zazpi billete daude: 5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500 eurokoak.
Non aldatu behar dira dibisak?
Edozein banku edo aurrezki kutxatan. Ohiko ordutegia astelehenetik larunbatera da, 08:30etik 14:00etara (udako hilabeteetan, larunbatetan itxita egoten dira). Hotel eta bidaia bulego askok ere dibisak aldatzeko zerbitzua eskaintzen dute.
Ordaintzeko moduak
Erosketa txikiak eskudirutan ordaintzen dira, normalean. Baina ia denda guztietan dago kreditu txartelaz ordaintzeko aukera. Onartzen duten txartel mota establezimenduaren sarreran ageri ohi da. Halaber, hotel, jatetxe eta denda gehienek onartzen dituzte bidaia txekeak, pasaportearekin batera aurkeztuta.
Beharrezkoa da eskupekoak ematea?
Ez, dena dago zerbitzuaren prezioaren barne. Dena den, ohitura da eskupekoa ematea ostatu eta jatetxeetan, hoteletan eta taxietan, eta zenbatekoa bezeroaren eskuzabaltasunaren araberakoa da.
Igo