Zer nahi duzu?

Iruña Iruña

Hiri berdea, harresitua eta gourmeta; handik, Nafarroako onena ezagutuko duzu eroso-eroso.

Erromatarrek fundatua eta Donejakue bidean bertan, Iruña mundu guztian ezaguna da nazioarteko ospea duten sanferminak han egiten direlako. Baina, festaz harago, Nafarroako hiriburua hiri modernoa eta abegikorra da gaur egun, une atsegin asko bizitzeko aukera eskainiko dizuna: ehunka urte dituzten harresien artean eta galtzada-harrizko karriketan ibili; parke eta terrazetan atseden hartu; giro handiko alde zaharrean pintxo gozo-gozoak hartu; historia handiko monumentuak bisitatu; dendaz denda joan; primerako ikuskizunetara joan; edo tradizio handiko kirolak ikusi, pilota kasu. Gainera, Nafarroako erdigunean egonik, leku bikaina da hango leku garrantzitsuak ezagutzeko.

BIZI IRUÑA

Dastatu gure gastronomia, parte hartu gure ekitaldietan, eraman oroigarriren bat eta primeran pasa seme-alabekin.

Hiriaz eta inguraz gozatzeko jarduerak

Bisitatu Iruña gotortua
Actividades y Experiencias

Bisitatu Iruña gotortua

Pasea por los 6 km de muralla medieval que rodea la ciudad, uno de los más complejos y mejor conservados.

Iruña uretatik
Actividades y Experiencias

Iruña uretatik

Begirada bat Iruña natural eta monumentalera, Arga ibaian behera kayak batez egindako ibilbide turistiko batean.

Bisita gidatua Iruñean, ardoak dastatu eta aperitiboa hartzeko aukerarekin
Actividades y Experiencias

Bisita gidatua Iruñean, ardoak dastatu eta aperitiboa hartzeko aukerarekin

Beatriz izanen dugu bidelagun batetik ondarea eta bestetik gastronomia nahiz ardoak bikain uztartzen dituen bide osatu horretan zehar.

Iruñako bisita gidatua
Actividades y Experiencias

Iruñako bisita gidatua

Erresumako hiriburuko sekretu guztuiak aurkituko dituzu; ezin duzu galdu.

Iruña, ongi prestatutako hiria

Kalitateko osasun-zerbitzuak eta biltzarrak antolatzeko egoitza ezin hobea.